BILDUMA
"PENTSAMENDUAREN KLASIKOAK" PROIEKTUAREN EZAUGARRI NAGUSIAK.
Pentsamendu unibertsaleko obra nagusienak euskaratzeko eta euskal kulturaren gaur eguneko egoerari behar bezala erantzuteko, gurea bezalako proiektuak ondoren adierazten diren baldintza hauek bete behar izan ditu:

a) Unibertsitateko premia nagusiak eta merkatu zabalago baten eskakizunak kontuan izanik arretaz hautatu behar izan ditu titulu, gai, hizkuntza eta estiloak, orekatuki uztartuz.

b)
"Pentsamenduaren Klasikoak" bildumak argitara emandako itzulpenak edukinez ahalik eta kalitate handienekoak izan daitezen, obra bakoitzerako itzultzailerik egokienak hautatzeaz gainera, bakoitzaren gainbegiratzailea ere izendatu du, gai bakoitzean aditua den norbaitek araka dezan eta azkenik, inprimatu baino lehen, hizkuntza orraztua ematen zaio euskalkien eta euskara batuaren artean oreka egokia lortu eta Euskaltzaindiaren erabaki eta gomendioak bermatzeko. Honetaz gainera, garrantzi handia eman zaio hitzaurregileen aukerari ere eta ia beti, lehen mailako adituek idatzi dituzte sarrerak. Testu gehienak oharrez eta bibliografiaz horniturik doaz eta horrek ere, gehitu egiten du itzulpen-balioa, irakaskuntzan erabili ahal izateko.

c) Bildumaren diseinua eta itxurari dagokionez, korporazio-irudian espezialista hoberen laguntza izan da eta lortu den emaitza begibetegarria da zinez, nola dotoreziari, hala trinkotasunari dagokionez.