| Xabier Amuriza, Amorebieta-Etxano 1941. Apaiz ikasketak egin zituen. Euskaltzaindiak antolatzen zituen txapelketetako epai mahikidea, ahots ederreko bertsolari zorrotz eta berrizalea. Bertsolaritzak azkenaldi honetan ezagutu duen gorakada aipatu orduko ageri da Amuriza bertsolari guztiz ezagunaren irudia. Bertsolari txapelduna izan zen 1979 eta 1982 urteetan. Idazle ugari, nobelak (Hil ala bizi (1973), Emeak (1985), Oromenderrieta (1987)), itzulpenak eta bertso liburuak eman ditu argitara.
|