KONTSEILUA

Kontseilu-burua
Pello Salaburu Etxeberria

19831983an Euskal Filologian doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Mitxelena irakaslearen zuzendaritzapean egindako tesi batekin. Deustuko Unibertsitatean ere Euskal Filologia ikasi zuen eta Soziologia eta Zientzia Politikoetan lizentziatu zen (1978). EHUko Euskal Filologiako katedraduna da. Hizkuntzalaritza ikasketak egin ditu Ameriketako Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan: Massachussets Institute of Technology (MIT), Cornell University, University of New México, University of Nevada, Reno.

Kargu akademikoak:

EHUko errektorea (1996-2000)
EHUko errektoreordea (1992-1996)
Euskal Filologia saileko zuzendaria
EHUko Euskara Institutuko zuzendaria (2003)

Beste merezimendu batzuk:
Fulbright bekaduna (1981-82).
Euskaltzaindiko kidea. Euskara Batuko batzordeburua. Hiztegi batuaren arduraduna
Linguistic Society of America (LSA) elkarteko kidea.
RSBAP elkarteko kidea.
National Geographic elkarteko kidea.
Erromako Klubeko kidea 1996tik.
Europako Zientzien eta Arteen Akademiako kidea 2000tik.
Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoko ohorezko irakaslea.
Ministerioarteko Zientzia eta Teknologia Batzordeko ebaluatzailea Ebaluazio eta Perspektiba Agentzia Nazionalarentzat.
Espainiako zein nazioarteko epaimahai ugariko kidea izan da.

Argitalpen batzuk:
- La universidad en la encrucijada: Europa y EEUU, 2007, Madrid: Academia Europea de Ciencias y Artes. Lankideak: Marta Moreno, Ludger Mees eta Juan Ignacio Pérez) ISBN: 978-84-611-6462-2, 589 or.
- La Universidad en la encrucijada: Europa y EEUU (Resumen ejecutivo y conclusiones), 2006, Madrid: Academia Europea de Ciencias y Artes, M-49750-2006, 47 or.
- Baztango mintzoa: Gramatika eta Hiztegia, 2005, Iruñea: Nafarroako Gobernua-Euskaltzaindia, ISBN: 84-95438-25-9, 524 or.
- Euskararen etxea, 2002, Irun: Alberdania, ISBN: 84-95589-53-2, 201 or.
- XX. Mendearen argi-itzalak, 2001, Irun: Alberdania, 2001. ISBN 84-95589-25-7, 205 or.
- Hizkuntz teoria eta Baztango euskalkia: fonetika eta fonologia. Arau Fonologikoak, 1984, Leioa, Bizkaia: UPV/EHU, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-7585-010-3, 343 or.
- Hizkuntz teoria eta Baztango euskalkia: fonetika eta fonologia. Hizkuntzaren soinu-egitura, 1984, Leioa, Bizkaia: UPV/EHU, Argitalpen Zerbitzua. ISBN 84-7585-010-3, 335 or.
- Teoría lingüística y Euskara baztanés: Fonética y Fonología, 1983, Leioa, Bizkaia: UPV/EHU, Argitalpen Zerbitzua, 61 or.
- Ikaslearen Esku-gramatika, 1981, Bilbo: Mensajero, D.L. ISBN 84-271-1262-9 (1995: 6. argitalpena), 293 or.
- Baztango euskalkiaz. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, ISBN (13): 978-84-7485-015-4, 1980, 202 or.


Elkarlanean:

  1. Itun berritu baterantz (Gogoeta irekiaren ondorengo txostena). Hacia un pacto renovado (Ponencia resultante del proceso de debate abierto), 2009, Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. Autores (orden alfabético): Aurelia Arkotxa, Patxi Baztarrika, Lore Erriondo, Alberto López Basaguren, Eneko Oregi, Erramun Osa, Pello Salaburu. ISBN: 978-84-457-2873-4, 60 or.
  2. Of Minds an Language. A dialog with Noam Chomsky in the Basque Country, 2009, Oxford: Oxford University Press, Editores: Massimo Piattelli-Palmarini, Juan Uriagereka, Pello Salaburu). ISBN: 978–0–19–954466–0, 459 or.
  3. Espezialitateko Hizkerak eta Terminologia III (Editores: Pello Salaburu, Iñaki Ugarteburu), 2008. ISBN: 978-84-691-6424-2. http://www.ei.ehu.es/p289content/eu/contenidos/informacion/euskara_inst_jardunaldiak2008/eu_jar2008/adjuntos/LIBURUAehuei08.pdf
  4. “Koldo Mitxelena, Selected Writings of a Basque Scholar. Compiled and with an introduction by Pello Salaburu”, 2008, editor, Nevada University Press, Basque Classics Series, ISBN: ISBN 978-1-877802-80-5, 377 or.
  5. Lexikoa Atzo eta Gaur (LAG), 2008, Bilbo: EHU, Instituto de Euskara, (http://www.ehu.es/lag/) ISBN: 978-84-691-7880-5. Autores: Ibon Sarasola, Pello Salaburu, Josu Landa, Iñaki Ugarteburu
  6. XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak (oinarrizko txostena). Bases para la política lingüística de principios del siglo XXI (ponencia base), 2008, Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. Autores (orden alfabético): Aurelia Arkotxa, Patxi Baztarrika, Lore Erriondo, Alberto López Basaguren, Eneko Oregi, Erramun Osa, Pello Salaburu. ISBN: 978-84-457-2766-9, 66 or.
  7. Hiztegi Batua Euskal Prosan (HBEP), 2008, Bilbo: EHU (http://www.ehu.es/ehg/) ISBN: 978-84-691-5564-6. Autores: Ibon Sarasola, Pello Salaburu, Josu Landa, Iñaki Ugarteburu
  8. Espezialitateko Hizkerak eta Terminologia II (Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak), 2008, Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, ISBN: 978-84-9860-041-4, 280 or. (Iñaki Ugarteburu, Pello Salaburu, ed).
  9. Unibertsitatea eta euskal gizartea, gaur. 2003, Pamplona: Pamiela (Juan Ignacio Pérez-Pello Salaburu), ISBN: 84-7681-370-8, 240 or.
  10. Sintaxi teoria eta euskara, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1989, 191 or.
  11. Sintaxi arazoak, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1988, 146 or.
  12. Euskal Morfosintaxia eta fonologia: Eztabaida gaiak, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1987, (Salaburu Ed.), 202 or.
  13. Euskal Sintaxiaren zenbait arazo. Bilbo: Euskal Herriko Unib., 1986, 189 or.
  14. Euskara hobean hobe. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1984, ISBN: 84-7585-018-9, 139 p. Autores: Xabier Kintana, Pello Salaburu
Euskaltzaindia, Gramatika batzordea:
- Euskal Gramatika. Lehen urratsak-VI. 2005, Bilbo: Euskaltzaindia: ISBN: 84-95438-20-8, 333 or.
- Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-V. 1999. Bilbo: Euskaltzaindia: ISBN: 84-85479-94-7, 499 or.
- Euskal Gramatika. Lehen Urrsatak-IV, 1994. Bilbo: Euskaltzaindia: 250 or. ISBN: 84-85479-75-0
- Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 1993. Bilbo. Euskaltzaindia, ISBN: 84-85479-70-X, 553 or.
- Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III, 1990, Bilbo: Euskaltzaindia, ISBN: 84-85479-60-2, 213 or.
- Euskal Gramatika. Lehen urratsak I-II (Gai aurkibidea), 1988, ISBN: 84-85479-42-4, Bilbo: Euskaltzaindia, 110 or.
- Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-II, Bilbo: Euskaltzaindia, 1987, ISBN: 84-85479-42-4, 526 or.
- Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I (Eraskina), Bilbo: Euskaltzaindia, 1987, ISBN: 84-235-0687-8, 209 or.
- Euskal Gramatika. Lehen Urratsak -1, Bilbo: Euskaltzaindia, 1985, ISBN: 84-235-0687-8, 518 or.


Editore gisa (artikuluak ere barnean):
- Sintaxi teoria eta euskara, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1989
- Sintaxi arazoak, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1988
- Euskal Morfosintaxia eta fonologia: Eztabaida gaiak, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1987
Euskal Sintaxiaren zenbait arazo. Bilbo: Euskal Herriko Unib., 1986


 
 

Kontseilariak

Fundación BBVA
Pedro Miguel Etxenike Landiribar

Izaban jaio zen (Nafarroan), 1950ean. Fisika Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, Sari Berezia eta Karrera Amaierako Sari Nazionala lorturik.
Fisikan doktoratu zen Cambridgeko Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (Sari Berezia).
1980tik 1983ra arte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan zen, eta 1983tik 1984ra arte Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Hezkuntza eta Kultura sailburua.
Gaur egun, materia kondentsatuaren fisikako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, 1986tik. Irakasle gonbidatua izan da Cambridgeko Unibertsitateko Cavendish Laboratory-n eta "fellow" hiri horretako Churchill College-n. Gainera, Cambridgeko Unibertsitateko katedraduna da.
Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako kidea da, eta American Physical Society elkarteko "fellow".
Pedro Miguel Etxenikek sari ugari irabazi ditu. Hauek dira aipagarrienak: Princípe de Asturias saria, Xabier María de Munibe Zientzia eta Teknologia saria, Ikerkuntzako I. Euskadi saria eta Príncipe de Viana Kultura saria (1997). FBBVko Zientzia Batzordeko, Eusko Ikaskuntzako ohorezko kontseiluko eta Trilateral Batzordeko kidea da.
Ikergai nagusiak: gainazalen fisika, kargek eta erradiazioak materiarekin duten interakzioa, mikroskopia eta tunel efektua. Etxenike irakasleak lan ugari argitaratu ditu liburu eta aldizkari espezializatuetan. Ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu nazioarteko zentro askotan: Cambridge, Berkeley, Berlin, Tokio, Viena, Londres, Helsinki, Kioto, Oak Ridge, New York eta Munich.


Fundación BBVA
Anjel Lertxundi Esnal

Anjel Lertxundi oriotarra. Andu baserrian jaio zen, 1948an,
Idazle da lanbidez, baina, lehenago, irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu zen hainbat urtez. Gaztetan, Maisu eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian; ikasketa eliztarrak ere egin zituen, baina haiek utzi eta irakasle eta kazetari gisa jardun zuen. Gaur egun, literaturgintzan dihardu batik-bat. Nobelaz eta ipuin-bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura ere lantzen ditu. Euskaltzain urgazlea da, Euskal Idazleen Elkarteko lehen presidentea izan zen (1983), sari ugari jaso ditu (Euskadi literatur saria bi aldiz, Kritika Saria bi aldiz...)...

· 1968 - Gaurko literatura
· 1970 - Hunik arrats artean
· 1971 - Ajea du Urturik
· 1973 - Goiko kale / Tristeak kontsolatzeko makina (La máquina de la felicidad (gaztelerara itzulia))/ Aurren ipuin denda
· 1975/76 - Irakur 1, 2, 3 eta 4
· 1979 - Aise eman zenidan eskua
· 1980 - Gaur asteartea da
· 1982 - Gizon kabalen piurak
· 1983 - Hamaseigarrenean, aidanez
· 1984 - Urtero da aurten
· 1985 - Hamaseigarrenean, aidanez (filma)
· 1986 - Kareletik (filma)
· 1987 - Tobacco days
· 1989 - Carla / Madame Kontxesi saila
· 1990 - Lurrak berdinduko nau
· 1991 - Kapitain Frakasa (Capitán Fracasa (gaztelerara itzulia))
· 1993 - Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe
· 1994 - Otto Pette (Las últimas sombras (gaztelerara itzulia, 1996))
· 1995 - Piztiaren izena
· 1996 - Azkenaz beste (Un final para Nora (gaztelerara itzulia, 1999))
· 1997 - Letrak kalekantotik
· 1998 - Argizariaren egunak
· 1998 - Lehorreko koadernoa
· 1999 - Gogoa zubi
· 1999 - Nire kuleroak
· 2000 - Musubero mon amour
· 2000 - Nik erremerre hitz egiten dut, eta zer?
· 2001 - El huésped de la noche (Piztiaren izena-ren gaztelerazko bertsio nobelatua)


Fundación BBVA
Gregorio Monreal Zia

Zuzenbidearen Historiako katedraduna.
Etaio (Nafarroa), 1942-03-11.
Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziaduna. Deustu, 1966.
Zuzenbidean doktorea. Unibertsitate Konplutensea, 1973.
Irakasle laguntzaile kontratatua, 1967-74 (Deustu eta Donostia, Valladolideko Unibertsitatea).
Irakasle laguntzaile titularra, 1974-76 (Valladolid).
Unibertsitateko irakasle agregatua, 1976-89 (Extremadura, U. Konplutentsea eta Euskal Herriko Unibertsitatea).
Unibertsitateko katedraduna, 1980 (Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1995etik).
Visiting Scholar, 1985-86 ikasturtea (University of Nevada at Reno eta University of Calífornia at Berkeley).
Irakasle bisitaria Paris X Unibertsitatean, urtero 1991tik.
Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, 1981-1984 eta 1984-85.
Eusko Ikaskuntzako lehendakaria (1992-1996).
RIEV Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkariko zuzendaria (1998tik).


BBK
Jon Mancisidor Salaberria

Jaioterria: Bilbo.
Titulazioa: Ekonomi Zientzietan lizentziaduna (EHU).
Hizkuntzak: euskara, ingelesa eta frantsesa.
Oraingo kargua: BBKko zuzendari nagusia Gizarte, Irudi eta Komunikazio Sailean.


Gipuzkoa Donostia Kutxa
Jesús María Alkain Domínguez

Donostiarra, 1949an jaioa.
Zuzenbidean lizentziaduna. Zaragozako Unibertsitatea, 1970-71ko promozioa.
Merkataritza-peritua. Donostiako Merkataritza Eskola.
Marketin eta Management ikasketak Bartzelonako Marketineko Goi Eskolan.
Hizkuntzak: frantsesa eta euskara.
Bederatzi urte Vizcaya Bankuaren Gipuzkoako Zuzendaritzan, Negozio Aktibo eta Pasibo Sailaren buru.
1981etik, Gipuzkoako Aurrezki Kutxako zuzendariorde nagusia, Giza Baliabideak, Gizarte Ekintzak eta Idazkaritza Nagusia sailetako arduradun.
1992tik, Gipuzkoako Aurrezki Kutxak eta Donostiako Udal Aurrezki Kutxa eta Bahitetxeak bat egin zutenez geroztik, Kutxako Giza Baliabideak, Komunikazioa eta Gizarte Ekintza Saileko zuzendaria.
2001eko uztailetik gaur egun arte: Zuzendaritza Nagusiko, Kontseiluko eta Gizarte Ekintza Saileko zuzendaria.


Caja Vital Kutxa
Antonio Rivera

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Historia Garaikideko Katedraduna. Egun Eusko Legebiltzarreko VIII. Legealdiko legebiltzarkidea, PSE-EEren zerrendetako independente gisa aukeratua. 1997 eta 2004 artean Arabako Campuseko Errektoreordea izan zen. Hasieran, Vitoria-Gasteiz hiria aztertu zuen, eta, horrenbestez, "Situación y comportamiento de la clase obrera en Vitoria, 1900-1915" (UPV-EHU, 1985) eta "La ciudad levítica. Vitoria, 1876-1936" (Arabako Foru Aldundia, 1992) lanak argitaratu zituen. Gero, Luis Castellsekin batera, XIX. eta XX. mendeen arteko Euskal Herriko eremu hiritarra ikertu zuen, eta elkarlan horren ondorioz, “Una inmensa fábrica, una inmensa fonda, una inmensa sacristía", eta "El rumor de lo cotidiano" (UPV-EHU, 2000) artikulu aipagarriak argitaratu ziren. Mikel Aizpururekin batera, "Manual de historia social del trabajo", Espainiako eta Amerikako hainbat unibertsitatetan sarri askotan erabiltzen den obra argitaratu zuen (Siglo XXI, Madrid 1995), bai eta lan horren euskarazko bertsioa ere (UPV/EHU, 1996). Lur Entziklopediaren bi ale (Euskal Herriko Historia eta Historia Unibertsala) talde-lanean zuzendu zituen, baita “Historia de Álava” (Biblioteca Nueva) obra ere.
2003an "Señas de identidad. Izquierda obrera y nación en el País Vasco, 1880-1923" (Biblioteca Nueva) argitaratu zuen. Correo taldeko egunkarietan (Vocento) sarritan idazten du, eta aldizka beste egunkarietan ere bai, “El País” egunkarian adibidez.


Universidad de Deusto
Rosa Miren Pagola

Nació en Pamplona en 1949. Realizó estudios de Magisterio y más tarde la licenciatura de Filología Vasca en la Universidad de Deusto, en la primera promoción del año 1981. En 1990 logra el doctorado con la tesis “Euskal Atlas linguistikorako ekarria: fonetika galdekizuna eta haren erabilpena; datu bilketa eta kartografiak eta Nafarroako zenbait lekutan”.
Ha trabajado siempre en la enseñanza. Fue profesora de la Ikastola de Iruñea por una año, y durante cuatro años entre 1970 y 1974 en la Ikastola Paz de Ziganda. Hoy, realiza su labor en el departamento de Filología Vasca, enseñando Dialectología Vasca y Fonética Histórica Vasca. Ha sido directora del Instituto de Estudios Vascos de la Universidad de Deusto entre 1991 y 1998, también ocupó el cargo de vicerrectora de euskara en dicha Universidad entre 1998 y 2000. Hoy en día, es Vicerrectora de Alumnado y Política Lingüística. Por otra parte pertenece al Comité de Gestión de la Red Universitaria de Asuntos Estudiantiles.
Eskultzaindia le nombró en 1991 eskaltzain urgazle, y durante años ha trabajado en las comisiones de Dialectología y euskara hablado. Fue miembro de las comisiones académicas del centenario del Príncipe Bonaparte y del cuarto centenario de Oihenart en 1992.
Entre los trabajos publicados son destacables los realizados en los campos de la dialectología y fonética, publicando el legado del Príncipe Bonaparte. Pertenece a Eusko Ikaskuntza desde 1981 y a la Asociación Española de Lingüística desde 1990. Es miembro de Sociedad de Amigos del País desde 1995 y ha sido miembro de la Comisión de Euskara del Gobierno Vasco (1999-2002).

Entre otros a publicado los siguientes trabajos:
Euskalkiz euskalki. 1984
Artikulu bilduma. Manezaundi. 1990
Euskal Dialektologiaren atarian. 1991
Luis Luciano Bonaparte. 1991
Euskal fonetika Nafarroan, 2 liburuki (1992)
Fray Juan de Zumarraga
Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak (en colaboración): Bizkaiera (3 liburuki), Gipuzkera (6 liburuki), Lapurtera (2 liburuki), Iparraldeko goi-nafarrera (3 liburuki), Hegoaldeko goi.nafarrera (4 liburuki), Aezkera, Zaraitera, Erronkariera. 1992-1998
Elhuyar: Euskal Herria. Multimedia entziklopedia, “Euskalkiak” atala. (CDa). 1997
Euskararen hotsak. Elkarlanean. (CDa). 1999
Bonaparte Ondareko eskuizkribuak: bilduma osoaren edizio digitala. (CDa) 2004


Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Iñaki Goirizelaia