XX. mendearen ondarea

KLASIKOAK S.A. 1991ko irailean eratu zen BBV Fundazioa (gaur egun FBBVA), Euskal Erkidegoko Aurrezki Kutxen (BBK,Kutxa, eta Vital) eta Euskal Herriko eta Deustuko Unibertsitateen ekimen partekatuaren ondorio gisa. Ideien historia unibertsalean garrantzia izan duten lanak euskaraz jartzea izan zen hasieratik elkartearen helburu nagusia. Pentsamendu unibertsalean erpina jo duten obra klasikoak euskaraz paratzea,alegia.
Orain, urteak pasatu ondoren, ez da dudarik garai hartako proiektu hura ongi bete dela, katalogo honetan ikus daitekeen bezala. Ehun lanetik gora ditu euskal irakurleak: bilduma honetan ageri dira pentsalari klasikoak, aspaldikoak, eta ez hain aspaldikoak. Betiere, eragin nabaria izan duten pentsalariak. Holako bilduma batean arrakasta izateko hainbeste urrats egin behar dira: autoreak eta lanak aukeratu lehenik; jatorrizko hizkuntzatik testua euskaratzeko gai diren itzultzaileak aurkitu (50 itzultzaile baino gehiagok hartu du parte); lehenbiziko itzulpenaren testua berrikusiko duten espezialistak aurkitu, eta lanaren sarrerak egin ditzaketen aditu aproposak bereizi. Talde lan handia da hau, eta talde horretan parte hartu izan duten guztien ahaleginari zor zaio holako lan oparoa. Beraz, hemen daude bilduak, modu sistematiko batean, gure zibilizazioaren nondik norakoak markatu dituzten pentsalari nagusiak. Lan hauek hainbeste arlotakoak dira: filosofia, soziologia, psikologia, biologia, zuzenbidea, antropologia, historia, ekonomia, hizkuntzalaritza, erlijioa, eta abar.
Eta zortzi hizkuntza izan dira denetara liburuen iturri: alemana, daniera, gaztelania, frantsesa, greziera, ingelesa, italiera eta latina.
Irakurlea konturatuko denez, azkeneko tituluak XX. mendeari dagozkio. Elkartearen asmoa baita, behin historiako lan garrantzizkoenak euskaraz jarri ondoren, XX. mendeko lanak aztertu eta mende horretako emaitzak ere denen esku jartzea, bigarren fase batean. Liburu horiek dira hurrengo urteetan argitara emango direnak.
 

 

Liburuen zerrenda
  • Rachel Carson: Udaberri Isila
  • Hannah Arendt: Eichmann Jerusalemen
  • Karl Popper: Gizarte irekia eta haren etsaiak I
  • Max Weber: Politika eta Zientzia lanbide
  • John Rawls: Justiziaren teoria bat
  • Karl Popper: Gizarte irekia eta haren etsaiak I I
  • Francis Crick: Bai asmo eroa
  • James Watson: Helize bakoitza
  • Theodosius Dobzhansky: Genetika eta espezieen jatorria
  • Arthur Eddington: Unibertsoa sakabanatzena ari da
  • Stephen Mithen: Neardethal Kantariak
  • Eve Curie: Madame Curie
  • Dian Fossey: Gorilak lainopean
  • Henri Poincarâe: Zientzia eta Hipotesia
  • Norberto Bobbio: Demokraziaren etorkizuna
  • Ernest Gellner: Nazioak eta Nazionalismoa
  • Claude Lévi-Strauss: Tropiko tristeak
  • Marvin Minsky: Gogoaren elkartea
  • Albert Einstein: Erlatibitatearen teoria Einstein berak azaldua.
  • Ludwig Wittgenstein: Ikerketa Filosofikoak
  • Max Planck: Autobiografia zientifikoa.
  • Isaiah Berlin: Saiakeren antologia
  • C.H. Waddington: Biziaren esanahia
  • Jared Diamond: Su-armak, germenak, eta altzairua
  • Oliver Sacks: Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona
  • Stephen Jay: Gould Gizonaren neurketa okerra
  • John Dawkins: Gene Berekoia
  • Chomsky-Piaget: Hizkuntza eta ikaskuntza
  • Albert Einstein: Annus Mirabilis (1905) emankorreko artikuloak eta zenbait hitzaldi
  • John Dewey: Artea esperientzia gisa

 

 
HARPIDETZA KUPOIA
 
Izena:
1. deitura:
2. deitura:
N.A.N.:
Helbidea:
Udalherria:
PK:
Probintzia:
Herria:
Telefonoa:
Faxa:*
Posta Elek.:*
   
ORDAINTZEKO ERA


15 € liburuko

ORDAINBIDEA
Kontu korrontearen jabea:
  Izena:
  1. deitura:
  2. deitura:
  N.A.N.:
  Erakundea:
  Kontu Zenbakia:


* Zure harpidetza tramitatzeko laukitxo guztiak bete behar dituzu, izartxo dituztenak izan ezik.

Informazio gehigarria nahi izanez gero,
gure posta elektronikoaren helbidea honako hau da
:
klasikoak@klasikoak.com

This document maintained by BASS TECHNOLOGIES. Material Copyright © 2008 KLASIKOAK, S.A.